XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

c) Beti ere mailaren eskakizunen arabera, instrumentu hauetan egin daitezkeen zi-artikulazio desberdinak erabiltzea.

d) Estilo eta garai desberdinetakoak diren eta maila honen araberako zailtasuna duten obrez osatutako oinarrizko errepertorioa interpretatzea.

Edukinak

Entzumen-sentikortasunaren garapena, soinuaren kalitate ona lortzeko ezinbesteko baldintza modura.

Diapasoia eta ezkerreko eskuaren funtzionamendua ezagutzea.

Ezkerreko eta eskuineko eskuen arteko koordinazioa.

Diapasoia bandurrian eta mandolinan: beren ezaugarriak.

Tresna laguntzaileekin eta hauek gabe afinazioa lantzea.

Zi-artikulazio desberdinak (zuzenak, zeharkakoak, zia altxatzea, ...) emititu behar diren soinuen ezaugarri desberdinak kontutan harturik.

Bistazko irakurketa lantzea.

Egitura musikalen maila desberdinak (motiboak, gaiak, aldia, fraseak, atalak, etab.) ulertzeko hastapenak, hauen bidez interpretazio kontzientera, (eta ez intuitibo hutsera) iristeko.

Inprobisazioa lantzea.

Oroimena lantzeko ariketa iraunkorra eta progresiboa.

Ikasteko ohitura egoki eta eraginkorrak lortzea.

Ikaslearen ahalmen musikal eta teknikoaren garapen bateraturako egokitzat hartzen diren zi-instrumentuen errepertorioko ariketa, estudio eta obren zailtasun-mailari dagokion hautaketa progresiboa.

Talde-lana.

ZUREZKO HAIZE-INSTRUMENTUAK

Zeharkako xirula, Oboea, Klarinetea, Fagota eta Saxofoia.

Oinarrizko maila.

Helburuak

Oinarrizko mailan zurezko haize-instrumentuen irakaskuntzak ikasleengan honako gaitasun hauek garatzen laguntzea izango du helburu:

a) Arnasa natural hartzeko eta instrumentuaren kokapen egokia eta bi eskuen arteko koordinazioa laguntzeko gorputz-posizioa hartzea.

b) Arnasketa diafragmatikoaren eta ahoa osatzen duten muskuluen bidez haizea kontrolatzea, soinuaren emisio, afinazio, artikulazio eta malgutasun egokia lor daitezen.

c) Noten afinazioa eta soinuaren kalitatea automatikoki zuzentzeko behar diren erreflexuak zehatz-mehatz erabiltzen jakitea.

d) Instrumentuaren ezaugarriak eta soinu-aukerak ezagutzea eta mailaren eskakizunen arabera bakarlari nahiz taldekide modura erabiltzen jakitea.

e) Afinazioaren kontrol iraunkorra eta soinuaren kalitatearen hobekuntza jarraia izateko aukera ematen duen entzumen-sentikortasuna erakustea.

f) Interpretazio musikalean espresio eta kolorea emateko vibratoa eta ñabardura desberdinak erabiltzen hasiz, instrumentuaren hedadura osoan, soinu egonkor bat emititzea.

g) Mihien muntaketa eta fabrikazioa ezagutzea eta egoki funtzionatzeko gastatu ahal izatea (mihi bikoitzeko instrumentuak).